Parte-hartzea %58koa izan da Gatzagan 18:00etan

Eneko Azurmendi 2019ko aza. 17a, 18:59

Udal hauteskundeak egiten ari dira gaur Leintz Gatzagan, eta 18:00ak bitartean, 110 herritar inguruk eman dute euren botoa –%58ko parte-hartzea–. Zerrenda bakarra dago, hautesle elkartearena, eta botoen gutxieneko %5 beharko luke irabazteko. [Zenbaketa amaitzean, behin betiko emaitzak jakinaraziko ditu Goiena.eus-ek].

Eguerdiko 12:00erako 40 herritar inguruk eman dute botoa Leintz Gatzagan –%21eko parte-hartzea–. Ordu batzuk igaro direnean, 18:00etan, alegia, 70 herritar gehiago gerturatu dira Luis Ezeiza haur eskolara beraien botoa ematera. Gauzak horrela, dagoeneko 110 boto jaso dituzte Leintz Gatzagan, hautetsontzia ixteko ordubete geratzen denean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak