Bigarren eskuko azoka eta pintxoak, San Milixan eguna ospatzeko

Maialen Santos 2019ko aza. 10a, 17:29
Gatzagarrak sukaldean, pintxoak prestatzen

Egun osoko egitaraua antolatu dute Leintz Gatzagan San Milixan eguna ospatzeko. Euria egin duen arren, jendea animatu da Gatzbidea egitera. Bigarren eskuko azokako produktuek ere arrakasta izan dute, jende asko hurbildu baita hauek ikusi eta erostera. 

Goizean ekin diote San Milixan eguna ospatzeari, eta egitarauari ekiteko Eskoriatzako Kuatruena auzotik irtenda Gatzagara oinez Gatzbidia egin dute zenbaitek. Eskoriatzatik ez ezik, Arrasatetik korrika egin dute Gatzbidea zenbait lagunek, eta giro polita sortu da elkarrekin ibilbidea egin dutenen artean.

Azoka eta pintxo dastaketa

Gatzbidea egin ostean Hustu Ganbara bigarren eskuko azokan produktuak erosteko aukera izan dute bertara hurbildu direnek. Herritarrek erabiltzen ez dituzten produktuak jarri dituzte salgai; hala nola, arropak, altzariak eta jostailuak. Ostean mokadutxo bat jateko aukera ere izan dute: beste batzuen artean, unean bertan egindako piper gorri pintxoak eta txistorra prestatu baitituzte. Hala, mokadutxoa jaten egin diete ongietorria Gatzbidea egitetik zetozenei.

San Milixan egunari amaiera emateko Larrain dantza egin dute herritarrek, musikaz lagunduta. Hain zuzen, Aretxabaletako gaiteroak izan dira dantzariei musika jartzeaz arduratu direnak. 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak