Nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako hitzaldia, astelehenean

Imanol Beloki Unamuno 2019ko aza. 7a, 15:00
Gazta bide-jokoetara jolasten. Argazkia: Infofuegina

Zer egin dezakegu gurasook testuinguru digitalean gure alabasemeak gidatzeko? izeneko hitzaldia antolatu du Gatzagako udalak. Astelehenean, azaroaren 11n izango da, kultura etxean, 18:00etan, eta gurasoei zuzendutakoa izango da.

Emoki elkarteak antolatzen dituen Egonaldi On/Off izeneko gurasoentzako formakuntza saioak programan zehaztutako hiru gai nagusiak jorratuko dituzte bertan: Internet, sare sozialak eta bideo-jokoak; adimen emozionala, eta; pornografia, genero indarkeria eta harreman afektibo sexualak.

Hori horrela, hiru ardatz horiek oinarri, erabilera okerrak dakarten ondorioak aztertuko dituzte, besteak beste. Harremaningurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzen duen Emoki elkarteko kide batek eskainiko du hitzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak