Antzinako sinismenak gaur egunera ekartzeko hitzaldia

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 31a, 09:00
Aitor Puyk Gatzagako liburutegian eskainitako hitzaldian batutakoak.

Leintz Gatzagako herri liburutegiak antolatuta, Antzinako sinismenak gaur egun hitzaldi zikloa martxan da. Pasa den egubakoitzean izan zen lehenengo saioa, eta, gaur, izango da bigarrena. Hain zuzen ere, Gurutz Garmendiak Mari eta sinismen zahar-berrituak hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, liburutegian.

Leintz Gatzagako herri liburutegiak antolatuta, Antzinako sinismenak gaur egun hitzaldi zikloa martxan da. Izan ere, pasa den egubakoitzean izan zen lehenengoa. Aitor Puy mendizale eta antropologoak Euskal pentsamendu indigena hitzaldia eskaini zuen. 26 lagun batu ziren liburutegiko hitzaldian, eta Aitor Puyk esandakoak entzun ostean, eztabaidarako tartea ere hartu zuten. "Hizlari bikaina da Aitor, eta bertaratutakoen interesa piztu zuen gaiak, gainera. Hala, eztabaidarako tartea ere hartu zuten, eta solasaldi interesgarria sortu zen. Beraz, saio arrakastatsua izan zela esan dezakegu", adierazi du adierazi du Leintz Gatzagako liburutegiko boluntario taldeko kide Nerea Altunak.

Zikloari jarraipena emateko, eta aldi berean egitasmoari amaiera emateko, berriz, gaur, 19:00etan, Gurutz Garmendia nekazari eta mitologia-zaleak Mari eta sinismen zahar-berrituak saioa eskainiko du liburutegian.

Hitzaldi zikloen arrakasta

"Otsailean, Nafarroari buruzko hitzaldi zikloa izan genuen, eta bertan izandako arrakastaren ostean, elkarlanaren aldeko apustua egiten jarraitu gura dugu. Herritarrei halakoak antolatzeko eta ideiak proposatzeko dei egiten diegu. Hala, liburutegia biziberritzeko helburuarekin. Bertan ari garenok, gainera, boluntarioak gara, eta laguntzeko prest egongo gara. Oraingoan, hitzaldi-ziklo hau antolatu dugu, eta aurrera begira gustatuko litzaiguke proiektu gehiago martxan jartzea…", adierazi du Gatzagako liburutegiko boluntario taldeko kide Nerea Altunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak