Gaztainuzketako mendi-etxeak berriro zabalduko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 25a, 17:18
Gaztainuzketako mendi-etxeak.

Gaztainuzketako mendi-etxeak apartamentu turistikoen gunea berriz irekiko dute. Udaletik adierazi dutenez, pozteko albistea da, eta berrikuntzak izango ditu. Izan ere, mendi-etxeen apustua egin gura dute jabe berriek eta tabernan berriz, harrera, soilik, izango dute hasiera batean behintzat.

"Kosta zaigu pausua emango duen norbait bilatzea, baina lortu dugu azkenean. Apartamentu turistikoen gainean ibilbide luzea daukaten Zeanuriko batzuk hartuko dute negozioa. Abala jartzea eta kontratua sinatzea geratzen da, soilik, datozen egunotan egingo duguna, dena ondo bidean badoa. Hala ere, soilik, mendi-etxeak kudeatuko dituzte, orain arteko taberna, harrera moduan erabiliko dute hasiera batean", adierazi du Juanito Bengoa Gatzagako alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak