Sanmilixanetako azoka Gatzaren Egunean izango da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 20a, 11:39
Iaz, Gatzaren Egunean, San Migel plaza jendez beteta.

Laugarren urtez egingo da Gatzaren Eguna Gatzagan. Urriaren 13an izango da, eta aurten, sanmilixanetan egiten den eskulangintza azoka ere izango da. Izan ere, sanmilixanetan egiten diren ekitaldi guztiak Gatzaren Egunaren barruan egingo dituzte.

"Gatzaren Egunean egiten dugun azoka eta sanmilixanetakoa batu ditugu. 35 postu inguru izango dira, eta, azoka ekologikoen postu kopurua beteta, artisauek postua jarri gura badute aukera dute oraindik, eskaera eginez. Sanmilixanetan, berriz, egingo dugu ekintzaren bat edo beste, baina urtero egiten ditugun jolasak, mendi-irteera, museoko bisitak… urriaren 13an izango dira", adierazi du Joannes Mendizabal Kultura zinegotziak.

Hori horrela, eskulangintza azokara begira postua jarri nahi duten artisauen izen-ematea irailaren 30era arte zabalik egongo da. Horretarako, Leintzgatzaga.eus webguneko parte hartzeko oinarriak eta eskaera-orria bete beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak