Udako bisitetarako prestaketa lanetan ari dira Gatz Museoan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 24a, 18:20
Udarako egurra ebakitzen.

Gatzagako Gatz Museoan ezarri dute udako oporretarako ordutegia. Hala, Gatz Museoa, herria bera edo Dorleta santutegia bisitatu nahi duenak aukera izango du horretarako. Horrekin batera, bisitetan, gatza nola egiten den erakusteko Gatzagako egurra erabiliko dute lehenengo aldiz. Egunotan ari dira egur hori ebakitzen.

Bisitak eguenetik domekara bitartean izango dira, 11:30ean euskaraz eta 13:00etan gazteleraz. Ez dago erreserbatu beharrik, baina bertako arduradunek adierazi dute eskertzen dutela abisatzea. Horretarako, 943 71 47 92 telefono zenbakira deitu daiteke. Talde handiko bisita badago, bestalde, derrigorrezkoa izango da erreserbatzea; hala, bisita berezi bat izango dutela gaineratu du Libe Ramilak, Gatz Museoko arduradunetako batek: "Abuztuaren 2an, esaterako, Andaluziatik 50 pertsonako bisita berezia daukagu, baina ez da ohikoa izaten halako talde handia etortzea".

Egurra ebakitzen egunotan

Bisita gidatuak izaten direnean, gatza egiten dute, eta basoetako egurra eraman dute museoraino. Egunotan, zatitzen ari dira egur hori, bisitei begira, museoko sua piztu eta dorletan gatza egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak