Sexualitatea hizpide eta umorea nagusi, kultura etxeko saioan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 18a, 15:09
Bakarrizketa saioaren ostean, bertaratutakoen talde argazkia.

Pasa den eguenean, hilaren 11n, Arremanitz kooperatibak eskainita, emakumeei zuzendutako Alu-Ulu antzerki foroa izan zen Gatzagako kultura etxean. Harrera oso ona izan zuen, eta ikuskizunean 19 emakume izan ziren. 

Bakarrizketa izan zuten lehenbizi. Emakumeen sexualitatea umoretik kontatu zuten, onarpenetik, plazeretik, bertaratzen direnei plazaratuz. Hala, sexualitatearen gaia ardatz izan bazuten ere, parekidetasuna, hezkidetza eta tratu onak ere izan zituzten hizpide. Horren ostean, bertaratu zirenek bakarrizketan entzundakoez hausnartzeko aukera ere izan zuten.

Balorazio positiboa

"Bertan izan ginen guztiok oso ondo pasatu genuen. Saioa eskaini zutenek ekintza batzuk zituzten antolatuta, baina naturaltasunez irten zan gure arteko elkarrizketa. Borobilean elkartuta, konfiantzazko giroa izan zen. Denetik hitz egin genuen, adin ezberdineko jendea geunden han eta…", adierazi du Ainhoa Barandiaran herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak