Talde jolasak, auzolana eta irteerak izan dituzte udalekuetan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 12a, 08:30

Astelehenean hasi zituzten Leintz Gatzagako udaleku irekiak, eta aste osoan zehar hainbat ekintza egin dituzte bertan ari diren 18 haurrek.

Udalekuak hasteko, ezagutza jolasak izan zituzten, eta, behin haurrak eta begiraleak ezagutu ostean, sanferminak ospatzeko tartea hartu zuten. Horrekin batera, hainbat jolas egin dituzte egunotan, herrian zehar, eta auzolanerako tartea ere hartu dute. Izan ere, herritik Gatz Museora bidean dagoen banku baten bueltan, izpilikua eta erromeroa landatzen aritu dira. Eta, herriari kolorea emateko asmotan, eskailera batzuk margotzen ere aritu dira, besteak beste.

Hiruerreketan eta Landan

Herrian soilik ez dira egon, irteerak egiteko ere aprobetxatu dute-eta astea. Eguaztenean, esaterako, Hiruerreketara joan ziren, eta bertan, Kode jolasa egin zuten, bi taldetan banatuta. Eguenean, aldiz, Landako urtegian izan ziren egun-pasa. Gaur, berriz, Konkis jolasak izango dituzte, goizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak