Sexualitatea umoretik kontatu ostean, foroa izango da

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 9a, 09:13

Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Alu Ulu antzerki eskaintzen.

Arremanitz kooperatibak eskainita, emakumeei zuzendutako Alu Ulu antzerki foroa izango da uztailaren 11n, Leintz Gatzagako kultura etxean, 18:00etan.

Lehenengo eta behin, 45 minutu inguruko bakarrizketa eskainiko dute Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal protagonistek; Plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan gertatzen da. Bertan, emakumeen sexualitatea umoretik kontatuko dute, onarpenetik, plazeretik, bertaratzen direnei plazaratzeko asmoz. Hala, sexualitateaz gain, parekidetasuna, hezkidetza eta tratu onak ere izango dituzte hizpide. 

Foroa, entzundakoa hausnartzeko

Bakarrizketa amaitzean, foroan, talde txikitan lan egiteko aukera zabalduko dute ordubetez. Saioa eskainiko dutenek sexualitatearen gaia bizipenetatik lantzea da parte hartzaileei proposatuko dietena, eta, horretarako, saioa entzuten izan direnen sormena baliatuko dute. Hala, parte-hartzaileek marrazkia, bertso-rap kantua, mugimendua… erabiltzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak