Udaleku irekiak uztailaren 8tik 12ra bitartean eta uztailaren 15etik 19ra bitartean izango dira. Herrian bertan hainbat ekintza eta jolas egingo dituzte, baina irteerek ere ez dute hutsik egingo aurten. Hiruerreketara goizpasa, Landara, Gopegiko igerilekuetara, Hontza Extrem abentura parkera... halako irteerak prestatu dituzte. Horietara udaleku itxietan arituko direnak ere joango direla adierazi dute begiraleek.
Arbizun udaleku itxiak Udaleku itxiak pasatzera Arbizuko kanpinera joango dira, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean. Bizikletan irteera, Beriainera mendi irteera eta Iruñera egun-pasa egingo dituzte, besteak beste.