Honekin batera, jai batzordea hasi da lanean, aurtengo Andramari jaierarako egitaraua prestatzen, eta Joannes Mendizabal kultura zinegotziak adierazi duenez, ia guztia prest daukate: "Jai batzordeko lehenengo bilera pasa den eguenean egin genuen, eta urtero moduan gazte jendea hurbildu zen batez ere. Egitaraua gutxi-gorabehera eginda dago, baina gauza batzuk lotzea falta zaigu. Hala ere, oporrak hartu aurretik dena lotuta uztea da asmoa".