MTB martxaren balorazio "positiboa" egin dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko eka. 5a, 11:32
Txirrindularia, MTB martxa egiten

Dorleta Txirrindularien Lagun Elkarteak antolatutako MTB martxa pasa den domekan izan zen. Hamazazpigarren edizioari begira hainbat berrikuntza egin dituzte, eta bertaratu zirenen erantzun ona jaso dutela adierazi dute antolatzaileek.

"Guztira, 73 parte-hartzaile izan ziren, eta antolakuntzatik oso pozik gaude, eta balorazio positiboa egiten dugu. Data jartzerakoan ez genuen asmatu; izan ere, Zegama-Aizkorri ere bazen… hala ere, aurreikuspenak bete ditugu. Iazko parte-hartze kopurua mantendu egin dugu, eta aurtengo berrikuntzekin asmatu. Hala ere, beti daude hobetzekoak…", adierazi du Beñat Agirreurretak, antolakuntza taldeko kideak.

Eskerrak antolatzaileei

Parte-hartzaileez gain, laguntzen aritu zirenei eskerrak eman nahi izan dizkie antolakuntzak: "Mila esker erantzunagatik. Mila esker babesleoi eta laguntzen ibili zareten boluntario guztioi; motorrean, bidegurutzeetan, zein herrian lagundu zenutenei eskerrik asko, benetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak