Ekainaren 2ko Gatzagako BTTrako izen-ematea, zabalik

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 24a, 15:44
Iazko martxan, parte-hartzaileak Gatzagako plazan gora

Dorleta Txirrindularien Lagun Elkarteak antolatuta, Leintz Gatzagako BTT martxa egingo da ekainaren 2an. Inskripzioak egin daitezke dagoeneko Kirolprobak.com helbidean, eta horretarako azken eguna maiatzaren 31 izango da. Aurtengoa hamazazpigarren edizioa izango da, eta, antolatzaileek adierazi dutenez, iazko ibilbidearen antzekoa izango da, moldaketa txiki batzuekin.

Gatzagako plazan hasiko da martxa, 09:30ean, eta bi berritasun izango ditu: batetik, ibilbidean zehar egongo diren desbideraketak, eta, bestetik, Gatz Bidean egingo den zati bat. "Iazko ibilbidea asko gustatu zitzaien parte-hartzaileei, eta aurtengoa berdina izango da, aldaketa txiki batzuekin. Plazatik hasita, Gatz Bidera jaitsiko dira partehartzaileak, eta, berriro herrira bueltatuz, Isuskitza aldera joango dira; gero, Hiruerreketa ingurura, eta handik, Makatz-gain aldera joan ostean plazan amaituko da martxa. Guztira, 33 kilometro izango ditu ibilbide luzeak, baina desbideraketak hartuta motzagoa egiteko aukera ere izango da", adierazi du Beñat Agirreurreta antolatzaile taldeko kideak.

Eskerrak laguntzaileei

Boluntario ugari aritu da lanean pistak ondo jartzen. Orain, bidea markatzea soilik geratuko zaie, eta egunean bertan ere izango dute laguntza beharra. Batez ere, 20. kilometro aldera egongo dira edateko eta jatekoak –anoa postua–, eta bertan egongo direnei zein helmugan egongo direnei eskerrak eman nahi dizkiete aldez aurretik antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak