Hondoratutako errepide zatia konpontzen ibili dira

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 16a, 16:23
Maulanda jatetxea pasata lanak egiten izan dira.

GI-3310 errepidean, Eskoriatzatik Gatzagara bidean hainbat lan egiten izan dira Gipuzkoako Foru Aldundikoak. Errepide horretako zati baten lurzorua ezegonkor zegoen. Ez zen erabat leuna eta zirkulazioarentzat arrisku bat izan zitekeen. Hori horrela, konponketa lanak egiten izan dira egunotan.

"Foru Aldundikoak hainbat lan egiten ibili dira. Batetik, Maulanda jatetxea pasata, errepidea hondoratuta izan da hainbat urtez, eta hori konpontzen izan dira. Horrekin batera, eremu horretan, urari pasoa emateko lanak egin dituzte, eta, bide batez, harrizko pareta indartu egin dute", adierazi du Juanito Bengoa Gatzagako alkateak.

Bi hormatan konponketak

Udazkenean, Gatzagako bolatokiko sarreran, harresiaren kontra, istripu bat izan zuen furgoneta batek, eta hor ere lanak egin dituzte harresia behar bezala uzteko. Goratxoago, berriz, semaforo ondoko petrila ere guztiz hondatuta zegoen eta hori behar bezala utzi dute egindako lanekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak