Lau lagunek Gatzagako gatza eraman dute, oinez, Gatzagatik Lizarraraino

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mai. 14a, 09:51
Leintz Gatzagako gatza, Gatzagatik Lizarrara erman zutenak.

Pasa den zapatuan lau lagunek Leintz Gatzagako gatza eraman zuten oinez, Gatzagatik Lizarraraino. Egitasmo hau egiten duten laugarren edizioa da, eta gatzaren mezularia izan den Oier Etxebarriak  adierazi duenez: "paisaia eta herri ederrak ezagutu ditugu, eta 76 kilometro gogoangarri izan dira. Hurrengoa antolatzeko motibatuta bukatu dugu ibilbidea".

Gatzagako gatz museotik irtenda, Lizarrarainoko bidea egin zuten oinez pasa den zapatuan, gatzaren mezulariek. Bi herriak batzeko asmoz, 76 kilometroko bidea, 12 ordu eta erdian egin zuten, eta esperientziaz gozatu dutela adierazi du ibilbidea egindako Oier Etxebarriak: "Zailtasunik ez da falta izan, baina elkarrekin bidea egiteak, Gatzagakoek eman diguten babesarekin eta izan dugun eguraldiak lagunduta, Lizarrako Katxetas tabernan entregatu genuen gatza. Sorpresaz agertu ginen baina harrera ona egin ziguten. Egindako ibilbidean pasatu ditugun paisaia eta herriak honako hauek dira: Elgea, Agurain, Opakua, Eulate, Lokiz, Ganuza eta Lizarra. 76km gogoangarri izan dira eta hurrengoa ere antolatzeko motibazioarekin amaitu dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak