"Mendiko sei bizikleta elektriko ditugu, alokairuan hartu nahi dituenarentzat. Bertara datozenek ibilbide ezberdinak egin ahalko dituzte, eta guk hiru ibilbide proposatu ditugu, Labidea kanpoan margotu ditugunak. Bata Atxorrotx eta Alabita aldean egitekoa da; beste bat, Hiruerreketa inguruetan egitekoa; eta bestea, hiru urtegiren tartean kokatuta dagoenez Gatzaga, Urkulu, Landa eta Albina inguruetan egitekoa. Hala ere, nahi duenak beste bide batzuk ere egin ditzake…".

Erantzun ona, oraingoz
Pasa den asteburuan Eskoriatzan izan ziren, Puntaik Punta jaialdiaren barruan, jendeari bizikleta elektrikoen gaineko argibideak ematen, eta arrakasta izan zutela adierazi du Salaberrik.