Mendi-etxeak bigarren aldiz atera ditu lehiaketara Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko api. 11a, 17:21
Gaztainuzketako mendi-etxe baten kanpoaldean sastrakak garbitzen.

Gaztainuzketako mendi-etxeak apartamentu turistikoen gunea lehiaketara atera zuen Leintz Gatzagako udalak, baina, eskaerak egiteko epea pasata, ez da interesaturik egon. Hori horrela, apirilaren 4ko R-19-033 alkate-dekretu bidez erabaki dute Leintz Gatzagako Udalarena den Gaztainuzketako gunearen ustiapena eta mantentze-zerbitzua esleitzeko prozedura irekia hutsik jotzea.

"Jende dezente eraman dugu bertara ingurua eta mendi-etxeak erakustera, baina gero, hartzeko eskaerarik ez dute egin, aurkezteko epean, nahiz eta interesa erakutsi duten. Orain, bigarren aldiz aterako dugu lehiaketara, eta 15 egun baliodun izango dira eskaerak egiteko, ea norbait animatzen den…", adierazi du Juanito Bengoa Gatzagako alkateak.

Auzolana berriro

Gaztainuzketa erakargarriagoa izateko ahaleginak egiten segituko dute, eta, horretarako, martxoaren 30ean egindako auzolanari jarraipena emango diote Aste Santuan edo ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak