'Dantza' filmaz berbetan izango da Telmo Esnal zinemagilea

Imanol Beloki Unamuno 2019ko api. 5a, 09:16

Dantza pelikulako momentu bat. Argazkia: Txintxua films

Leintz Gatzagako Korrika batzordeak antolatuta, Dantza filmaren proiekzioa izango da zapatuan Gatzagako elizan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta pelikularen nondik norakoak azaltzen Telmo Esnal zuzendaria izango da.

Telmo Esnalek zuzendu eta Txintxua Films-ek ekoitzi duen pelikulak Euskal Herriko zinema aretoetan izandako arrakastaren ostean, Dantza filma ikusteko aukera izango da Gatzagan. Hitzik apenas duen filmarekin apustu estetiko handia egin dute, eta, proposamen berriak landuz, euskal dantza erabili dute istorio bat kontatzeko. Lokalizazio eta arropa bereziak, kolore eta mugimendu ikusgarriak eta efektu bereziak batzen ditu film horrek.

Euskal dantzei garrantzia

Euskal dantzak plaza eta oholtzetatik zinemara eraman dituzte, euskal dantzari garrantzia emanda. Dantzekin ahalik eta fidelen jokatuz eta jatorriak errespetatuz, tradizionalaren eta garaikidearen arteko nahasketa bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak