Betiko kantu tradiziolanak abestuaz afaloste ederraz gozatu ahal izan zuten atzo Soranen batu ziren hogeita hamar gatzagarrek. Korrika Kulturalaren baitan antolatutako ekimena izan zen, eta Nafarroa Kanta Taldeak izan zuen afalostea girotzeko ardura. Ekimen horretako hurrengo hitzordua datorren zapatuan izango dute (19:30): "Telmo Esnal izango dugu Gatzagan, eta Dantza filma erakutsi aurretik zuzendariak herritarren galderei erantzungo die".