09:00etan hasi eta 14:00ak arte auzolanean ibili ziren koadrila polita Gaztainuzketako etxeetan: "Aspaldi egin gabeko lana zegoen han, eta sastraka mordoa zegoen pilatuta. Helburua inguru horiek txukuntzea zen eta jendeak lan izugarria egin zuen, ederra izan zen herritarren erantzuna".
Oraindik, baina, ez dituzte lanak amaitu: "Egun bakarrean egiteko lan handia zegoelako. Oraindik ez dugu hurrengo hitzordua zehaztu, bi asteburutan jarraian egitea akaso askotxo izango delako, baina ez da komeni askorik luzatzea".