Gaztainuzketa mendi-etxeetan auzolana egingo dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 29a, 08:48

Gaztainuzketako hainbat mendi-etxe.

Zapatu honetan auzolana izango dute gatzagarrek Gaztainuzketa mendi-etxeetan. Ingurua txukuntzeko batuko dira, batez ere, bertara gerturatzen diren herritarrak.

"Zapatuan 09:00etan elkartuko gara, herriko plazan, eta handik Gaztainuzketara joango gara. Dozena bat lagun batuko garen aurreikuspena daukagu, eta bertan, sastrakak kendu, belarra moztu eta mendi-etxe barruan dauden hainbat gauza aterako ditugu, besteak beste", adierazi du Juanito Bengoa alkateak.

Hori egiteko arrazoia da apirilaren 2an proiektuak aurkezteko azken eguna izango dutela errentan hartu nahi dutenek. Hala, ordurako ingurua behar bezala uzteko asmoz antolatu dute auzolana. Dagoeneko lau pertsona interesatu dira, eta, ikusten egon diren arren, ez du inork eskaerarik egin, oraingoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak