Hala, Gatz Museoko balio askotariko gela egokitzeko lehenengo faseko lanak egin dituzte, eta, gela prest izanda, barruko materiala behar bezala jartzea izango da hurrengo pausoa. "Momentu honetan, bi dorla ditugu. 20 eta 25 kilo gatz atera dezakegu egunean. Asmoa, berriz, aurrera begira gehiago ateratzea izango da; horretarako, dorla gehiago jarriko ditugu eta gatza sikatzeko materiala jarri, besteak beste", adierazi du Juanito Bengoa alkateak.
Santa Columba, informaziogune
Produkzioa handitzeaz batera, museoaren alboan dagoen Santa Columba ermita informaziogune eta gatz salmentarako egokituko dute. Lizitaziora aterata, hilaren 29a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna.