Gaztainuzketako mendi-etxeak lehiaketara atera dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 15a, 11:19
Gaztainuzketako mendi-etxe nagusia. Argazkia: Jon Zuazabeitia

Leintz Gatzagako Udalak Gaztainuzketako apartamentu turistikoen ustiapenaren esleipenerako lizitazio deialdia egin berri du. Hainbat dira betebeharrekoak, eta lizitazio deialdiko xehetasunak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Leintzgatzaga.eus webgunean kontsulta daitezke. Informazio gehiago nahi duenak, berriz, udaletxean eskatu dezake.

Hain zuzen ere, euren proiektua aurkezteko azken eguna apirilaren 2a izango dute interesatuek.

Asmoa, partida bat bideratzea

Egunotan, mendi-etxeak alokairuan hartu nahi dituzten interesdunei erakusten ari direla adierazi du Juanito Bengoa Gatzagako alkateak, eta gaineratu nahi izan du diru-kopuru bat inbertitu nahi dutela bertan: "Lehiaketaren ostean, Gaztainuzketa mendi-etxeak hartzen dituenarekin zehaztuko dugu dirua zertan inbertitu: mendietxeak margotzen, instalazio elektrikoan… Hala, 30.000 eta 50.000 euroko inbertsioa egin nahiko genuke, baina hori aurrerago zehaztuko dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak