"Alberdik erorketa bat izan zuenekoa kontatu zuen. Arto artean gorde, berriz lasterketara bueltatu eta irabazi zuenekoa. Ayastuik, berriz, Frantzian, lasterketa aurretik 06:00etan jaiki eta arroz sikua eta txuleta jan zuenekoa; arrozarentzat gurina eskatu eta garagardoa atera ziotenekoa… Pasadizo ederrak kontatu zituzten, zehaztasunekin josiak… Etxera ezin joan, gustura barriketan... eta besteok entzuten ere ederto", adierazi du Alberto Altubek, Dorleta Txirrindulari Elkarteko kideak.