Egunari hasiera emateko, goizeko hamaika eta erdietan, umeentzako jolasak izango dira herriko plazan, eta, goiza jolasean pasatu ostean, Asier Kidam magoaren Magiaren iraultza izeneko magia ikuskizuna izango da, haurrendako eta helduendako, kultura etxean, 13:00etan. Magia-ikuskizun plastiko eta originala eskainiko du, euskaraz. Saioa amaitzean, berriz, herriko kale eta tabernetan arituko da magoa trukoak egiten.
Bazkaria, Soran Etxean
Inauterietako bazkaria Hotelean izango da, arratsaldeko ordu bi eta erdietan, eta bertan, bi menu egongo dira: helduendako 22 eurokoa eta haurrendako, hamar eurokoa.
Bazkalostea girotzeko, berriz, DJ Humberto izango da musika jartzen. Musikari elgoibartarrak dantzan jarriko ditu gatzagarrak, iaz egin zuen moduan.