Inauterietako bazkarirako txartelak salgai

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 22a, 11:09
Iaz, Hotelean egin zuten herri bazkarian.

Gatzagan ere ospatuko dituzte Inauteriak, eta egun handia zapatuan izango da. Dagoeneko, gainera, salgai daude martxoaren 2an egingo den herri bazkarirako txartelak. Helduek, hogeita bi euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, berriz, hamar euro. Antolatzaileek gomendatu dute lehenbailehen erostea.

Egitarau zabala prestatu dute Gatzagan, martxoaren 2rako:

11.30 Umeentzako jolasak
13.00 Magia ikuskizuna kultura etxean
Ondoren magoa kale eta tabernetan iniliko da trukoak egiten
14.30 Bazkaria hotelean. (Txartelak hotelean salgai daude). Prezioa: nagusiak 22€, umeak 10€
Bazkalostean DJ Humbertorekin dantzara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak