"Normalean, martxo erdialdera hasten dira museoko bisitari kopuruak handitzen. Aurten, otsailean asko izan ditugu, eta esan dezakegu beste urte batzuekin alderatuz lehenago hasi garela asteburuetan jende kopuru gehiagoko taldeak izaten. Aurreko aste bukaeran, esaterako, 50 lagun izan genituen bisitan", adierazi du Gatz Museoko arduradun Aitor Larrañagak.
Bisita egin nahi duenak
Zapatuetan eta domeketan, 12:00etan euskarazko bisita izaten da eta 13:00etan gaztelerazkoa. Astean zehar bisitan joan nahi duenak erreserba egin behar du, eta, betiere, hamar lagunetik gorako taldea izanda.