Ortua jartzeko hamar herritarren eskaera jaso du Udalak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 15a, 10:13
Argazkiko ur-zisternaren azpian jarriko dituzte ortu publikoak.

Ortu publikoak eskatzeko aukera zabaldu zuen Gatzagako Udalak urtarrilean, eta dagoeneko hamar eskaera jaso ditu. Hala ere, martxoan egingo du esleipena, eta, hain zuzen, Udalak jakinarazten duen bezain pronto hasi ahalko dira eskatzaileak ortua erabiltzen.

Udalaren jabetzakoa den lursaila Gatzagainera bidean dago, Arrate baserritik gora igo eta depositu zaharraren azpian. Gaur egun, belardia dago, eta orain arte zaldiak izan dituzte bertan. "Eskatzaile bakoitzari 60 eta 100 metro karratu arteko eremua utziko diogu, baina oraindik adjudikazio fasean gaude. Izan ere, hasieran sei eskaera jaso genituen, baina dagoeneko hamar pertsonak eskatu dute bertan lur eremua", adierazi du Juanito Bengoa Gatzagako alkateak.

Lur eremua eta ura erabilgarri

Bengoak jakinarazi duenez, eremu horretan ura badago, baina erabiltzaileek kudeatu beharko dute; izan ere, hasiera batean, ez dute ez mangerarik eta ez depositurik jartzeko asmorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak