Kontzientzia historikoaren garrantzia azpimarratuko dute

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ots. 7a, 17:42
Kanpandorre azpian Nafarroako bandera.

Nafarroari buruzko zikloaren barruan, Nafarroa euskal estatua. Baina… zer dela eta, Erdi Aroko kontu bat 2019an izeneko hitzaldia eskainiko du astelehenean, 19:00etan, Martin Ttipia Elkarteko Iñigo Larramendik, herri liburutegian.

"Hitzaldian, historiaz baino gehiago, kontzientzia historikoaz mintzatuko gara; erantzunak eman baino gehiago, galderak pizten saiatuko gara", adierazi du Larramendik. "Gogoeta batetik abiatuko gara, munduko estatu eta nazio ezberdinek euren kontzientzia historikoa bizi eta erakusten duten moduaren inguruan, eta honek zer adierazten duen. Jarraian, euskal subjektu politikoa deitu dugunaren bilakaera historikoa jorratzen saiatuko gara. Amaitzeko, errealitate historiko honen ezagutzarik eza dela eta, egunero eztabaida politiko nahiz sozialean erabiltzen ditugun hainbat kontzepturen manipulazioaz eta agerizko faltsutzeaz jardungo dugu. Asmoa da hauek identifikatzea eta kontzientziatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak