Ortu publikoak eskatzeko aukera zabalik dago

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 24a, 12:42

Gatzagako Udalak bere jabetzakoa den lursail bat herritarrei uzteko erabakia hartu du, bertan ortu publikoak jartzeko asmoz.

Hiri espazioak erabilera publikorako berreskuratzea eta udalerriko paisaiara aniztasuna ekartzea eta ortuen izaera hezitzailea eta ludikoa sustatzea da egitasmoaren helburua. Hala, dagoeneko hainbat eskaera jaso dituzte. "Lursail horretan ez dugu urarekin arazorik, eta dagoeneko sei eskaera jaso ditugu. Lurrak, berriz, eskaeren arabera banatuko ditugu…", adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako alkateak.

Otsailean martxan jarri nahi dute egitasmoa, eta, oraingo eskaeren arabera, eskatzaile bakoitzak 60 eta 100 metro karratu inguruko lursaila izango duela jakinarazi du Udalak. Hala ere, oraindik, eskaerak egiteko epea zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak