Lejarreta eta Beloki moduko izen handiko txirrindulari ohiak izango dira Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 21a, 09:20
Beloki eta Lejarreta.

Marino Lejarreta, Txomin Perurena, Joseba Beloki, Jesus Aranzabal txirrindulari ohiak, Eusebio Unzue Movistar taldeko zuzendaria eta Euskal Herriko Itzuliaren eta Donostia klasikoko zuzendari Julian Eraso egongo dira zapatuan, Gatzagako kultura etxean, 12:00etan, mahai-ingurua eskaintzen. 

Dorletako Ama txirrindulari taldeak jarritako erakusketaren bueltan eta beraien ibilbide profesionalaren gainean solasaldia eskainiko dute. "Gonbidatuak aurkeztuko ditugu, eta, ondoren, galderak egingo dizkiegu. Asmoa da beraien historia, izan duten egoera, irabazi dituzten lasterketak… ezagutzea. Ondoren, mahai-ingurura datozen entzuleei ere emango diegu galderak egiteko aukera…", adierazi du Alberto Altubek, antolakuntzako kideak.

Erakusketa arrakastatsua

Izan ere, Dorletako santutegiko erakusketak zeresana sortu du. Kas taldeko masajista izandako Karmelo Uriak batutako materiala ikustera hainbat bisitari joan dira, eta oraindik interesdun asko daudela adierazi du Altubek: "Leku askotariko txirrindulari gazte taldeen deiak jaso ditugu. Erakusketa ikustera bizikletan etorri nahi dutela talde handietan…".

Erakusketa bisitatzeko

Erakusketa ikusi nahi duenak zapatuan eta domekan izango du aukera, 11:00etatik 14:00etara. Astegunetan joan nahi duenak, berriz, deitu egin beharko du 647 15 48 45 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak