'Gatza eta ikatza' izeneko bisita gidatua izango da zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko abe. 20a, 15:51
Neguari ongi-etorria emateko egindako bisitan.

Bisita gidatu berezia antolatu dute Gatzagako Gatz Museokoek zapatu honetarako. Herriko osagai nagusia den gatza oinarri izanda, oraingoan, ikatza ere izango dute hizpide umeei zuzenduta antolatu duten Gatza eta ikatza bisitan.

17:30ean hasiko da saioa, Gatz Museoan, eta ikatz tailerra ere izango da bertan: "Gabonei begira, bisita berezia antolatzea erabaki dugu. Normalean, helduak soilik edo familiak etortzen dira, baina, oraingoan, batez ere, haurrei zuzenduta izango da. Hala, gatzari soilik ez, ikatzari ere emango diogu garrantzia", adierazi du Aitor Larrañagak, Gatz Museoko arduradunak. Ostean, txokolate beroa pasta batzuekin hartzeko tartetxoa hartuko dute.

Izen-ematea, museoan

Bisitara joateko aukera izango dute helduek ere. Hori horrela, helduek bost euro ordaindu beharko dute sarrera eta haurrek, berriz, 2,5 euro. Izen-ematea Gatz Museora deituta egin beharko da, 943 71 47 92 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak