Ane Arraeta: "Gauza berriak ikusi eta ikasi behar dituzte, errutinatik aterata"

Imanol Beloki Unamuno 2018ko abe. 14a, 13:07
Ane Arraeta Gatzagako ludotekaria.

Leintz Gatzagako ludoteka berrikuntzekin hasi da ikasturte honetan. Izan ere, Gurel guraso elkarteko kideek metodologia aldatzea erabaki zuten iaztik hona. Metodologia aldaketaz gain, ludotekari berria ere estreinatu dute. Ane Arraeta eskoriatzarra da Leintz Gatzagako ludotekari berria.

Azaro hasiera ezkero ari da Ane Arraeta herriko gaztetxoenekin ekintzak egiten, eta orain, Gabonak gertu, egunotarako ekintzak prestatzen eta gauzatzen ari da.

Lan handia ematen al dute Gatzagako haurrek?

Niretzat, ez dute lanik ematen. Gustuko dut nire lana; beraz, beraiekin disfrutatzen dut. Egia da batzuetan pazientzia handia behar izaten dela, baina oso gustura nago.

Ludotekan txoko ederra duzuen arren, kanpoko ekintzak ere sustatzen dituzue, ezta?

Aurten, azaroan hasi gara ludoteka zerbitzuarekin; horrenbestez, eguraldia dela-eta ez gara kanpoan ibili. Aurrera begira, baina, eguraldiak laguntzen digunean, kanpora joateko asmoa daukagu, herriko txoko ezberdinak bisitatuz, hala nola pilotalekua eta baratzea.

Gatzagan haur gutxi dauden arren, beharrezko zerbitzua da, ezta?

Bai. Haur gutxi izan arren, hauek ere beste herri batzuetako umeek dituzten eskubide berberak dituzte; beraz, ludoteka beharrezko zerbitzua dela uste dut.

Aurrera begira, zein ekintza egitea duzue buruan?

Aurrera begira, ekintza desberdinak egitea interesgarria izango litzateke. Haurrak beraien errutinatik atera eta gauza berriak ikusi eta ikasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak