"Saio gehiago antolatzeko asmoa adierazi dute antolatzaileek, eta ez da gutxiagorako. Izan ere, bi saioetan oso gustura izan gara joan garen guztiok, orokorra izan da balorazioa. Gainera, ondo pasatu dugu, asko ikasi, eta baita dibertitu ere", adierazi du Garazi Orobengoak, saioan parte hartu zuen gatzagarrak.
Kasu ezberdinak aztertu
Arlo teorikoa lantzean, indarkeria matxistaren problematika analizatu zuten. "Icebergaren puntatik harago joan ginen. Ezagutzen genituen kasu ezberdinak aztertu genituen, hauei nola aurre egin hitz eginez… Ondoren, hori praktikan jarri genuen, eta saio interesgarria izan zen".