Mikel Bizkarra, Ivan Velasco eta Haimar Zubeldia egongo dira mahaiaren bueltan. Bestalde, Dorletako Santutegian jarri duten ziklismoaren gaineko museoak badu, jada, Alejandro Valverde munduko txapeldunaren maillota erakusgai. Antolatzaileek Movistar taldeko zuzendari Eusebio Unzueren bidez lortu dute Murtziako ziklistaren ostadarraren maillota. Bada, Dorletako Santutegiko museoa osatzera dator azken ekarpen hori.
