Gatz-bidearekin bat egin dute Debagoieneko Agijupens-koek

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 22a, 08:00
Gatz-bidea egin aurretik herriko historiaren gaineko azalpenak entzuten.

Debagoieneko Agijupens Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko kideek Gatz-bidea, Leintz lotzen proiektuarekin bat egin dute. Horretarako, azaroaren 14an, pasa den eguaztenean, Gatzagatik Eskoriatzarako bidea egin zuten. Bide batez, bidezidorra berreskuratzeko egin dutenen lana aitortu zuten.

Gatzaga eta Eskoriatza batzen dituen bidezidorra egiteko lanak auzolanean eginda daude, eta gatzagarren ondare hori berreskuratzea eta herria bailararekin lotuz mugikortasuna hobetzea du helburu. Hala, Agijupens erretiratu eta pentsiodunen elkartekoek adierazi dute balio handiko lana izan dela: "Gatzagatik Eskoriatzaraino egin diren lan hauek balio handia daukatela uste dugu. Nagusien parte hartzea, berriz, eredugarria da, demostratzen baitu adinean aurrera egin arren gure aletxoa ipini dezakegula, proiektu sozialetan aktiboki parte hartuz eta, era berean, belaunaldien arteko harremanak sendotuz", adierazi du elkarteko Pilar Etxanizek.

Toki Eder elkartea txalotu

Agijupens elkartekoek Leintz Gatzagako herri-komunitatearen lana baloratu eta txalotu gura izan dute, eta, bide batez, Leintz Gatzagako Toki Eder erretiratuen elkarteari eskerrak eman eta haien inplikazioa aitortu.

Hala, azaroaren 14an, Gatzbidea, lau kilometrotik gorako bidea egin zuten, salda goxoa hartu ondoren. "Toki Eder erretiratuen elkarteko kide Eugenio Otxoak herriko historia azaldu zigun bertatik bertara, eta, ondoren, ibilaldia egin genuen, giro ezin hobean. Eskerrak eman nahi dizkiegu egin ziguten harreragatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak