Itsasoaren mailatik hasita, Teidera, erronka lortzeko asmoz

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 16a, 09:21
Gatzagarrek Teiden.

Tenerife uhartean dagoen Espainiako mendirik altuena da Teide, 3.718 metrorekin, eta, joan den asteburuan, Dorleta Elkorobarrutia, Nerea Maruri eta Ainhoa Lamariano gatzagarrak bertara joan ziren, itsasoaren mailatik gorainoko igoera egiteko.

"Sarri elkartzen gara hiru lagun mendi ibilaldiak egiteko. Gustuko dugu natura, kirola, mendia, eta ohiko tokietatik irteteko eta deskonektatzeko bidaia bat egiteko ohitura hartu dugu". Hori horrela, egubakoitzean, Playa del Socorrotik hasi, eta egun baten Altabista aterperaino heltzea jarri zuten erronka. Hurrengo egunean, 07:20 baino lehen Teide gainean egoteko eta eguneko lehenengo eguzki izpia irtetean tontorretik ikusteko.

Erronka ez, irtenbidea bai

Euskal Herrian basurdeen uxaldiak egiten diren moduan, Teideko parke naturalean urriak 15etik azaroak 15era bitarterarteko astelehen, martitzen eta egubakoiktzetan, mufloien batidak antolatzen dira. Ez da bertako animalia eta bertako landare eta espezie endemikoendako arrisku bat danez, ehiza kontrolatua egiten dute.

Hori horrela, mufloien uxaldia egiten ari ziren Teideko parke naturalean, eta ezin izan zuten beraien erronka bete. "Planak egokitu, eta Pico Viejotik pasata beste 5-6 orduko zirkularra egin genuen helmugara heltzeko. Hiru emakume, hiru lagun, gailur bat, egunsenti zoragarria".

Teidera bidean. Argazkia: Dorleta Elkorobarrutia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak