Artisauen produktuak eta taloak protagonista, Gatzagako San Milixanetan

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 11a, 14:38

Artisauen azokaren 26. edizioa egin dute gaur goizez, eta jende ugari bertaratu da Gatzagara. Hamabost artisauk jarri dute postua frontoian, eta nobedade gisa, gaztetxoentzako buztinezko eskulanak egiteko tailerra jarri dute aurten. Aipatzekoa ere, frontoi kanpoaldean jarri duten erakusketa; azken 68 urteetako herriko jaien kartelekin.  

"Goizean goiz ez da hainbeste jende ibili, baina orduek aurrera egin ahala jendea hurbilduz hasi da, eta eguerdi parterako jendetza batu zaigu. Beraz, pozik" azaldu du Leintz Gatzagako alkate den Juanito Bengoak.

Frontoi barruan giro aparta egon da. Taloen postuan jende ilara amaigabea zegoen, eta gainontzeko postuetan askotariko produktuak: arropak, bitxiak, jostailuak, egurrezko tresnak...

Frontoi kanpoaldean, Gatzagako jaien kartel historikoak jarri dituzte ikusgai. "Zaharrena 1950 urtekoa da. Urteren batekoa edo beste falta zaigu, baina nahiko bilduma txukuna antolatu dugu. Haizea gogor jo du goiz osoan, eta komeriaren bat edo beste izan dugu kartelekin. Bat baino gehiago eramatea lortu, eta batzuk Udaletxeraino ere heldu dira. Baina sokatxo batzuekin lotu ditugu, eta nahiko ondo eutsi dute". 

Aipatzea ere, Arrasatetik oinez etorri direnei txapela jarri diela alkateak. "Badira hiru edo lau urte San Milixanetara oinez datozela, Behobia-Donostia lasterketari alternatiba moduan".   

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak