Josu Atxaga eta Garazi Ugarte dira lehiaketen irabazleak

Imanol Beloki Unamuno 2018ko urr. 30a, 10:01
Gatzagako liburutegiko aurtengo irakur puntua. Argazkia: Saioa Urrutia

Leintz Gatzagako liburutegiak antolatutako irakur puntuko marrazki eta esaldi lehiaketek badituzte irabazleak. Marrazki sariduna Josu Atxagak egina da eta esaldia, berriz, Garazi Ugarterena da. Guztira, 16 lan aurkeztu dituzte gatzagarrek aurtengo irakur puntuko irudia eta esaldia aukeratzeko lehiaketara.

Pasa den astelehenean batu ziren parte hartzaile guztiak liburutegian, irabazleak zeintzuk ziren jakiteko asmoz. Saridunen izenak esanda, aurkeztutako lan guztiak batu eta erakusketa modura jarri zituzten. Hala, Bibliotekaren Egunerako, urriaren 24rako, etxe guztietara banatu zituzten irakur puntuak, bertan; marrazkia, leloa, liburutegiko ordutegia, mailegutza arauak, eta abar batzen dira.

Irakurzaletasuna sustatu

Esaldia Gatzako gatzak liburu goxoak dakartza da, eta marrazkian, berriz, Gatzagako iturria oinarri, irakurriz dibertitu egin daitekeela adierazten da. Saridunen izenak jakinarazi arren, aurrerago jasoko dituzte sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak