Giro polita Gatzaren Egunean

Maialen Regueiro 2018ko urriaren 21a

Gatzaren Eguna ospatzen ari dira Leintz Gatzagan. Goizean mendi ibilaldi gidatua egin dute eta ondoren gatzaren eta produktu ekologikoen azokari eman diote hasiera herriko plazan. Bitartean, zurezko jokoetan jolas egiteko aukera izan dute txikienek eta plazara gerturatu direnek dantza herrikoiez gozatu dute. Goizean, beraz, giro polita sortu da. Herri bazkariaren aurretik gainera, Salies de Bearn eta Leintz Gatzagak senidetza ekitaldia egin dute udaletxean. 

Musika kubatarra

Egunari amaiera emateko La Jodedera taldeak emanaldia eskainiko du musika kubatarraren erakustaldia eginez. Hitzordua 18:00etan izango da. 

Erlazionatuak

Ekintza ugari Gatzaren Egunean

Maialen Regueiro 2018 urr 21 Leintz Gatzaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak