Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 11 da, eta egun hori baino lehen Labidean egongo den buzoian edota liburutegian bertan entregatu beharko da, eta modu anonimoan. Marrazkia eta esaldia gutun-azal handi baten sartu beharko ditu parte hartzen duenak, eta barruan, norberaren datuak dituen beste gutun-azal txiki bat –izen abizenak eta telefonoa– sartu beharko da.
Norbanako bakoitzak nahi beste marrazki edo lelo aurkeztu ahalko izango ditu, eta bi sari izango dira: bat, esaldi onenari; eta bestea, marrazki onenari. Irabazlea, berriz, Bibliotekaren Egunean, urriaren 24an, jakinaraziko da. Informazio gehiago, lanak egiteko ereduak eta gutunazalak liburutegian izango dituztela jakinarazi dute.
Berrikuntzekin datoz
Astelehenetan 17:30etik 19:00etara zabaltzeaz gain, eguen goizetan ere zabalduko dute, 10:30etik 12:00etara. Baita hileko zapatuetan ere, 11:00etatik 13:00etara. Liburutegi Arteko Mailegu Zerbitzua eskaintzen ere hasiko dira. Horrela, herritarrek behar dituzten dokumentuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitik bertaratuko dituzte, eta herrian jaso ahalko dituzte.