Andramari jaiei amaiera emateko erretiratuen bazkaria gelditzen zen egiteko eta gaur egin dute Toki Eder elkartean. Udalak jarri die bazkaria herriko nagusiei eta giro onean egin dute egun pasa.
Mahaikoak amaitu ostean briskan eta musean ere aritu dira, eta aurten aipamen berezia jaso dute 101 urteko Matilde Arresek eta 88 urteko Inazio Aranak. Opari bana hartu dute Juanito Bengoa alkatearen eta Eneka Zankada alkate ohiaren eskutik.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak