Ziklistek dagoeneko egin dute denboraldi erdia –Gatzagakoa torneoko hamargarren lasterketa izango da–, eta domekan, 10:00etan hasita, ziklistek 123, kilometro izango dituzte aurretik. Urtero moduan, txirrindulariek hirutan gainditu beharko dituzte Leintz Gatzagako maldak, eta hain zuzen, hor egongo dira mendiko sarirako puntuak jokoan. Azkarrenak 13:05 inguruan iritsiko dira helmugara.
Iaz Sergio Samitier onena
Iaz Lizarte taldearen lan bikaina baliatu zuen Sergio Samitierrek (Barbastro, Huesca, 1995) Leintz Gatzagako helmuga aurrena zeharkatzeko. Jaime Castrillo taldekideak lan bikaina egin zion, ihesean jo ondoren, eta Huescakoak ez zuen barkatu azken metroetan. Bada, iaz denboraldian egindako lan onari esker egin du aurten profesionaletara salto, Euskadi Murias taldean dago-eta.
XV. Dorletako Ama sariko iazko sailkapena:
1. Sergio Samitier (Lizarte) 2:48:27
2. Juan Antonio Lopez-Cozar + 3"
3. Jose Antonio Garcia (Gomur-Liebana) + 8"
4. Oscar Cabedo (Escribano Sports) d.b.
5. Iker Azkarate (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.
6. Alejandro Ropero (Polartec - Fundacion Contador) d.b.
7. Juan Jose Pazos (Gomur Liebana) d.b.
8. Nicolas Sainz (Eiser Hirumet) d.b.
9. Salvador Martinez (Lankidego) + 19"
10. Jorge Pastor (Polartec - Fundacion Contador) d.b.