Elkartasun jaia: eskupilota txapelketarako bikote ugari

Imanol Beloki Unamuno 2018ko uzt. 5a, 09:24
Altsasukoen aldeko elkartasun jaieko kartela.

Altsasukoak aske, muntaia polizialik ez lelopean antolatutako elkartasun jaia uztailaren 14an izango da. Hiru hitzordu nagusi prestatu dituzte: eskupilota partiduak, herri bazkaria eta rock kontzertuak.

Bikote ugari pilota txapelketan

Eguna pilota partiduekin hasiko dute; 09:30ean hasiko dira, eta dagoeneko 20 bikotek eman dute izena. Gizonezko 16 bikote eta emakumezko 4 bikote izango dira txapelketan, eta pilota goxoarekin lehiatuko dira.

Txartelak oraindik salgai

Herri bazkaria 14:30ean izango da: paella eta okela tomatearekin, postrea eta kafea, 15 euroren truke, eta bazkalostean jokatuko dira pilota finalak. Txartelak datorren astera arte egongo dira salgai –Kixkor, Inkernu eta Labidea–. Guztira, 130 txartel inguru atera dituzte, baina, datorren astean jasoko dituztenez, antolatzaileek ez dakite zenbat batuko diren. Arratsaldeko zazpietan hasita, kontzertuak izango dira. Hain zuzen ere: Krisis, Crap, State Alerta, Mareo eta Sofokaos taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak