Aurten ere parte-hartzaileek Gatzagako errepide zaharreko bihurgune guztiak zeharkatu beharko dituzte, eta era horretako igoeretan eguraldiak zeresan handia duen arren, jende asko hurbilduko delakoan daude antolatzaileak.
Errepidea itxi egingo dute
Gatzagako auzokideek eta Eskoriatzako hainbat auzotako baserriek GI-3310, Aingeruguardatik Gatzagaraino doan errepidea, itxi egingo den jakinarazpena jaso zuten. 13:00etatik 19:00etara egongo da itxita, eta, 08:00etatik 13:00etara, bertatik pasatzeko jakinarazpen mezua erakutsi beharko da. Hala ere, auto igoerak iraun bitartean, txanda batetik besterako tarteetan, pasatzeko aukera izango dute; gutxi gorabehera, 14:50ean, 15:50ean eta 16:50ean.