San Martin ermita jendez betetzen dela adierazi du Leintz Gatzagako alkateak, Juanito Bengoak: "Urtero 50-60 lagun inguru batzen gara bertan, eta, jai xumea izan arren, giro aparta izaten dugu." Asko dira oinez joaten direnak San Martin ermitaraino; izan ere, leku gutxi izaten da aparkatzeko, eta, horrenbestez, Udalak adierazi du oinez joatea komeni dela.
Lauko txapelketarako, gogoz
Urteroko festan, ez dute hutsik egingo lauko txapelketara animatzen diren herritarrek. Gainera, irabazlearentzat sari ederra egongo da: gazta bat, hain zuzen ere. "Guk, gatzagarrok, lauko txapelketa esaten dioguna Arrasate aldean doke izenez ezagutzen da".