09:30ean hasita, eskuz binakako pilota partidu herrikoiak izango dira. Pilota goxoarekin jokatuko dira partiduak, eta bi sari nagusi izango dira: lehenengoa, Zumelaga jatetxean bi pertsonarendako otordua; eta bigarren saria, ardo botila eta gazta. Izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango da. Hain zuzen ere, Gatzagan Labidean, Eskoriatzan Inkernu tabernan eta Aretxabaletan Kixkor tabernan egin daiteke, hamar euroren truke. Horrez gain, 14:30ean, bazkaria egingo dute, eta bertara joateko txartelak leku berean erosi ahal izango dira, 15 euroren truke.
Kirolaren ostean, kontzertuak
19:00etatik aurrera, Krisis, Crap, Alderdikide eta Sofokaos taldeen kontzertuak izango dira.