Oxigenoa Euskarari lelopean Barrundiako guraso elkarteak antolatuta etorri dira Barrundia inguruko neska-mutikoak: "Euskara gutxi erabiltzen duten inguruko umeak dira eta hori sustatu nahian datoz", adierazi du Joanes Mendizabalek, Leintz Gatzagako zinegotziak.
Zapatu goizeko euri zaparradaren ostean abiatu ziren, oinez, Landatik Leintz Gatzagarantz, eta jolasean jardun zuten arratsalde partean; orientazio frogak eginez eta boulderrean jardun zuten.
Pilotalekuan afaldu eta kultura etxean egin dute lo, eta gaur goizean gatz museoa ezagutzera eraman dituzte. 12:00ak aldera ekin diote Landarako ibilbideari.