'Oxigenoa Euskarari' lelopean mendi ibilaldi bateratua

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mai. 25a, 10:41

Astebukaera honetan, Barrundiako (Araba) ume zein guraso batzuen bisita jasoko dute gatzagarrek. Euskararen erabilera bultzatu eta aisialdian, zein lagunartean normaltasun osoz erabiltzeko asmoz, txangoa antolatu dute, Oxigenoa Euskarari lelopean.

Zapatuan, Landatik Gatzagarainoko mendi ibilaldi bateratua egingo dute barrundiatarrek, gatzagarrekin batera, 10:00etan hasita, eta 14:00ak aldera iritsiko dira herrira.

16:00etatik 18:30etara bitartean, ginkana egingo dute gatzagako plazan, eta honako probak izango dituzte: slack line, orientazio froga eta boulder froga. 20:30ean, berriz, afaria egingo dute frontoian, eta 22:00etan, mendi proiekzioa izango dute. Domekan, aldiz, gaztz museoa bisitatuko dute, eta Landara itzulera 12:00ak aldera egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak